martes, 11 de diciembre de 2012

MUGI GAITEZ!

PSIKOMOTRIZITATEZKO JOLASA

Eta nola ez umeek mugitzeko ariketa bat!

Umeak beti daude mugimenduan eta ez dira inoiz gelditzen. Horregatik, psikomotrizitatea lantzeko jolas bat ipintzea bururatu zait. Jolas honen izena "Katu-sagua" da eta taldeka jolastu behar da.


ZER EGINGO DUGU?

Behar dugun materiala:
- Pilota bat

Lehenik, klase edo talde osoa borobil batean jarri behar da ume bat izan ezik (ume hori borondatezko moduan ateratzeko saiatuko gara). Haur hori "sagua" izango da. Hori egin ondoren, borobilean eserita dauden beste umeek  begiak itzi behar dute eta abesti bat kantatu. Hori egiten ari diren bitartean, zutik geratu den umea, pilota hartu eta bueltak eman behar ditu borobilaren inguruan besteak abesten amaitu arte, pilota ume baten atzealdean utziz. Geroago, ume guztiak begiak zabalduko dituzte eta bere atzean begiratuko dute ia nork duen pilota bere bizkarrean. Pilota atzean duenak "katua" izango da eta sagua harrapatzen saiatu behar da. Sagua, aldiz, korrika egin behar du katuak bere burua ez harrapatzeko eta ahalik eta azkarren hutsik geratu den lekuan eseri. Momentu horretan jolasa edo txanda bukatzen da,  "katua" den umeak "sagua" bihurtzen da eta jolasa berriro hasten da. Jolas honetan nahi ditugun aldiak jolas dezakegu.


sábado, 8 de diciembre de 2012

ANIMALIA HORI...?

Hona hemen asmatutako jolas bat umeekin lantzeko. Jolas hau, animalien hiztegia eta sormena ekiteko erabiliko dugu.

NOLA JOLASTU?
Jolas honetan binaka edo taldeka jolas daiteke. Orduan, uma bakoitzak animalia bat pentsatu behar du. Besteak galderak eginez asmatu behar du zein den baina animaliak pentsatu duenak baietz edo ezetz besterik ezin dio erantzun.


tiburon-groenlandia


          Marrazoa (arraina)                                                                                     Igela(anfibioa)                                                                    



             Krokodiloa ( narrastia)
                                         










                                                                                    Tximinoa (ugaztuna)
  Ostruka (hegaztia)



ABESTERA...

ABESTIAK

Euskara eta beste hizkuntzak lantzeko, adibidez, ingelesa, honako abesti hauek aukeratu ditut. Uste dut, abestiek umeari laguntzen diote hizkuntzak barneratzen eta modu dibertigarri batean ikasten.
Bestalde, abestiei dantza bat sartzen badiogu, umeen mugimenduak, entzumena, eta abar azter ditzakegu. Gainera, dantza horri esker abestiaren esanahia ulertzeko gai izango dira.


HEAD AND SHOULDERS, KNEES AND TOES 


Ikusten den moduan, abesti honekin Ingelesa lantzeaz gain, hainbat gauza lantzen dira; koordinazioa, entzumena, erritmoa, besteak beste.


 XALALA, RIKI RIKI...


Abesti honekin euskara lantzeaz gain, higiene ohiturak barneratzea espero dugu. Gainera, abestiaren bidez gorputzararen garbiketa nola egiten den azaltzen da.

ASPERTUTA?

ESKULANAK

Sarrera honetan ume txikiekin egiteko eskulan bat proposatuko dut. Eskulan hau 5 urteko umeekin egiteko pentsatuta dago. Honekin marakak egingo ditugu eta umeen erritmoa, entzumena, soinuak eta psikomotrizitatea landuko dugu.

NOLA EGIN?
 
 
Behar ditugun materialak:
 
- Puxikak.
- Paper-biribilkiak.
- Lekaleak ( babarrunak, dilistak, arroza...)
- Rotulkiak / margoak.
- Bi goma elastikoak.



Hasteko, paper-biribilkiak margotu eta dekoratu behar dira. Horretarako, bai margoak bai errotulkiak erabiliko ditugu. Hau egin ondoren, puxiken beheko zatiak moztuko ditugu ( hauek izango dira zarata egingo dutenak lekaleak mugitzen direnean).  Puxika bat lotuko dugu paper-biribilkiarekin irteera eztaltzeko. Geroago, lekaleak sartuko ditugu beste aldetik eta beste puxikarekin gauza bera egingo dugu, hau da, geratzen den zuloa eztaliko dugu puxika eta goma elastikoarekin.


Hemen ditugu gure marakak!!

Como hacer maracas con latas 1.jpg


jueves, 6 de diciembre de 2012

BAZEN BEHIN...

Ipuinei buruz hitz egiterakoan, esan beharra dago oso baliabide interesgarriak direla. Hauekin, ulermen gaitasuna, espazioa, denborazko nozioak, besteak beste, lantzen dira. Umeek modu oharkabean ikasi egiten dute. Hau da, aldi berean dibertitzen dira eta ikasten dute. Honetaz aparte, gaitasun hauek lantzeaz gain, ipuinek dakartzaten irakaspenekin umeak hezi ahal ditugu. Horrela, balio batzuk landu ahal izango genituzke klasean; maitasuna, begirunea, erantzukizuna...
Ezin dugu ahaztu ipuinek irakurtzeko interesa esnarazi dietela umeei. Modu honetan, umeek irakurketa gustuko izango dute.






EZETZ ASMATU!


ASMAKIZUNAK
Asmakizunak oso baliabide onak dira hizkuntzak lantzeko. Errima izatean oso erakargarriak izaten dira umeentzat. Asmakizun hauekin ezagunak diren hitzak landuko ditugu. Jolas honen bidez, klasean landutako hiztegia birpasatuko dugu eta beraien buruengan konfiantza handitzeko baliagarria izango da. Horrela, jolasten gehiago ikasiko dute.
Saiatu naiz asmakizun errazak edo umeentzat ezagunak direnak bilatzen, haiek ondo sentiarazteko eta erraz asmatzeko. Horretarako, baliabide ezberdinak erabiliko ditugu; keinuak, intonazioa, gorputzeko mugimenduak, onomatopeiak, galderak eginez…Irakasleok ondo ulertu dutela segurtarazteko.
Hona hemen nire asmakizunak:


Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen. Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dauden.

 
 
                                                               Erantzuna: BIDEA
 

Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.
                                                              Erantzuna: ARTAZIAK                                               


Aita zabala, bera arina;batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.


                                                               Erantzuna: ZERUA                    

Alrebez naiz,  neguan biluzik eta udan arropaz beteta.

 
                                                             Erantzuna: ZUHAITZA

Bi mendiren artean tiro zaratatsua,sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?


                                                          Erantzuna: PUZKERRA


Agertu eta desagertu, desagertu eta agertu,kalean daramat nigandik gertu. Zer da?

 
Erantzuna: ITZALA

Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.Zer naizen badakizu?


                                                              Erantzuna: SUDURRA

Baginela eta bagara, bi anaia bikiak;gu aurrean jarrita,  hobeto ikusiko dituzu gauza guzti-guztiak.
                                                        Erantzuna: BETAURREKOAK

 

Oso ongi zaintzen dut etxea, ez dut zaunka egiten baina hortzak ditut. Zer naiz?

                                                                 Erantzuna: GILTZA

Bata bestearen gainean,hor daude zure gorputzeanmusuka denbora guztian.


                                                                Erantzuna: EZPAINAK


 
 

NOR DA NOR?

Jolas honek, "Nor da nor?" dauka izena. Honen bidez, adjetiboak landuko ditugu.
Hasteko, fitxa batzuk ikusiko ditugu. Hauetan, itxura desberdineko pertsonak agertuko dira. Adibidez, gorputz lodiagoak, argalagoak, belarri handiagoak, sudur txikiagoak, beltzaranak, ilehoriak, besteak beste.


   ZERTAN DATZA?


Jolas hau binaka jolasteko zuzenduta dago. Horretarako, jokalari bakoitzak  fitxa bat izango du. Fitxa honetan, pertsona desberdinak agertuko dira. Orduan, batak besteari aukeratu duen pertsona asmatu beharko dio galderak eginez. Horrela, pertsonekin zerikusia daukaten adjetiboak landuko dituzte. Fitxa honako hau izango da: